Armarri berria du Zarautz Rugby Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Daniel Higon 2023ko urt. 24a, 10:00

Zarautz Rugby Taldearen armarri berria.

Haymar Manzisidorrek diseinatu du eta triangelu forma eman dio. Hori bai, klubeko irudiaren esentzia den errugbi ateari eutsi dio.

Zarauzko klubeko zuzendaritza aspaldi zebilen klubaren armarria berritu nahian, beste hainbat arrazoiren artean denbora delako klubaren irudia eguneratu ez dela. Hagen irudia berritzea izan da helburua, haien esentzia mantenduz. Izan ere, klubetik pasa diren guztien imajinarioan daude makilok. Gainera, armarri tankera gehiago zuen irudi berri bat diseinatzea zen asmoa. Horregatik, klubaren sorreraren urteari lekua egin zaio logo berrian.

Bestalde, bere garaian Ibon Zinkunegi jokalari beteranoak eginiko hagen diseinuak ingurune analogiko batean zuen zentzua. Gerora, hainbat aldiz digitalizatu bada ere, beti arazoak eman ditu ingurune digitalean eta kirol-ekipamenduaren eta zaleen arroparen ekoizpenean. Horrenbestez, aldaketaren beharra ikusi dugu eta klubaren armarria eguneratu egin dugu, bizi garen mundu digitalarekin bateragarria izan dadin.

Armarri berriak Zarautz Rugby Taldeko betiko hagak barneratzen ditu, taldearen izenarekin eta kolore-tonu horiarekin batera. Armarria, errugbi taldea Zarauzko Kirol Elkartean sartu aurreko klubaren sorrera datarekin ixten da. Diseinua Haymar Manzisidorrek egin du, klubeko konfiantzazko pertsona eta, kontaezinak diren hamaika alditan, taldeko kolaboratzaile.Rugby Taldeak klubaren armarriaren irudi berria aurkeztu du sare sozialetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide