Lasaitasuna ematen duen garaipena Valladoliden

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz Rugby Taldea 2019ko ots. 28a, 01:00

Pepe Rojo zelaian broma gutxi izaten da eta oraingoan ere, VRAC Quesos Entrepinares B taldea ez zen aurkari erraza izan, baina Babyauto Zarautzek, jakin zuen partida irakurtzen.

Partidaren lehen zatia berdindua izan zen. Zarauztarrek lortu zituzten lehen puntuak, 10. Minutuan, Corey Simpsomen entseguarekin eta Agustin Cittadiniren transformazioari esker. Etxeko taldeak, ordea, indartsu, minutu gutxira lortu zuen berdinketa.  Orduan aurrelarien norgehiagoka hasi zen zelaian, eta zarauztarren nagusitasuna nabarmendu zen, melétan eta toucheko jokaldietan. Entsegu lerrora arrimatu ziren eta 23. minutuan Sebastian Sedranek lortu zuen Beltzen bigarren entsegua. Agustin Cittadinik transformatu zuen, baina “Queseroek”  zigor kolpea lortu zuten aurrena, eta entsegua eta transformazioa ondoren, eta 29. minutuan aurretik jarri ziren markagailuan: 17-14, 29.minutuan.

Babyauto Zarautz serio eta zelaian ondo kokatuta ari zen eta talde guztiaren lanari esker aldeko zigor kolpe bat lortu zuten. Agustin Cittadinik transformatu eta partida berriro berdindu zuten 35.minutuan.

Atsedenaldiaren ondoren, zarauztarrek, joko onari eutsi eta metroak irabazi zituzten apurka apurka. 64.minutuan beste zigor kolpe bat transformatu zuen Agustin Cittadinik. 5 minutura, Mikel Larrañagak egin zuen entsegua eta Agustin Cittadinik transformazioa, eta hori gutxi balitz, 72.minutuan 3 puntu gehiago lortu zituzten beste zigor kolpe bati esker.

Valladolideko taldeak etsi gabe eta irmo jarraitu zuen, bonus dentsiboa lortu arte. 80.minutuan izan zen, entsegu eta transformazio banari esker. 24-30 azken emaitza. Beste 4 puntu Babyauto Zarautzentzat eta patxada apur bat, txapelketaren azken txanpari ekiteko, sailkapenaren erdialdean.

Bultza Beltzak!

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide