Astiko harmaila gustura dagoenean, zelaian gauzak ongi doazelako da.
Igande goizean Astira azaldu orduko, irria zaletuen aurpegietan ikusi zitekeen. Zaletuen arteko partidu aurreko agurrean eta zelai inguruan zegoen giroan garaipen eguna zela sentitzen zen, gainera hainbatek jokalari lesionatuen errekuperazioa eta jokogunera buelta ospatzen zuten.
Aurkariak, Kaleido Universideda de Vigo, azken klasifikatuak garaipenaren ilusioa isladatzen zuen baina oso ziur ez zuela porrota erregalatuko. Baina partidua berahala jarri zen etxekoen alde. Jose Larrañagak egindako plakaje on batez baliatuz Xalbat Amilibiak baloia berreskuratu eta entsegu zonan sartzea lortu zuen partiduko lehen minutuan.