Astebukaera honetan jokatuko dira Bilboko San Mames berrian europako errugbi finalak.
Alde batetik Challenge Cup-a ostiral arratsean 21:00tan jokatuko da eta Gloucester Rugby eta Cardiff Blues taldeak lehiatuko ditu. Beste aldetik Championship Cup-a larunbatean arratsaldeko 17:45tan Leinster Rugby eta Racing 92 taldeak europako taldeen txapelketa garrantzitsuena irabazteko lehian arituko dira.
Bilbora joateko aukerarik edo sarrerarik ez dutenek ez dute aukerarik izango telebista irekian jarraitzeko, Movistar+ Deportes 1 kateak bakarrik emango baitu.