22 MINUTUAN, PARTIDUA ALDATU ZEN

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz Rugby Taldea 2018ko ots. 27a, 00:00

Larunbat arratsaldean Ohorezko B mailako 19. jardunaldian partida erabakigarria jokatu zen Kantabriako “La Albericia” zelaian, “Foken XVekoa” (Bahco Rugby Club) eta “dortoken XVekoaren” ”(Babyauto Zarautz Rugby Taldea) artean.

Talde lokalak, liga honetan bigarren eta bisitariak hirugarren sailkatuak; orain arteko emaitzak oso parekatuak dituzte. Santanderreko taldeak 11 garaipen, eta Beltzak 10; hain berdinduta daude non joaneko partidan, azaroan Astin lehiatu zena, markagailuan berdinketarekin ebatzi zen. Babyauto-ren taldea bere lehiakidea garaitzen saiatu eta igoera-faseko play-ofs- ak lortzeko aukera izateko motibazioarekin zihoan; bertakoak berriz, irabazi eta bere jazarlea 11 puntuetara arte urruntzeko nahiarekin. Topaketa hasi zen unera arte, dena ziren itxaropenak; eta 22. minutura arte berdinduta egon zela esan zitekeen. Une horretara arteko markagailuaren hurbiltasunak, 6-3 eta zelaiaren gaineko berdintasunak, bi taldeek suhartasunarekin erasoz eta babestuz, ez zuen azkeneko emaitza aurre ikusteko aukerarik ematen. 22. minutu horretan, Bathco-k bere lehen entsegua lortu zuen Mattew Kriel jokalariak transformazio gehigarria lortuz, denetara bere berezko markagailuan 24 puntu lortu zituen Matew-ek.

Zarautz zelaiaren gainean nora ezean zebilen, ez zen ohiko jokaldiak lantzeko gai izan; lokalak aprobetxatu zuten baloi galerekin, guztira 7 entsegu lortuz partidan zehar. Dortokaren XVekoak hondatuta zirudien, beharbada taulako sailkapenaren erantzukizunak on egin ordez, kalte gehiago egin zien; baina lortu zuten burua jasotzea eta aurrera egitea. Azken jokaldian maul bat ezin hobeto eginez eta Jazint Figueras- zarauztarrak zelaiaren kontra obala konprimituz eguneko entsegu bakarra lortu zuen. Haritz Figueras, bere anaiak, makiletarako tiroa eraldatu zuen 54-10eko azkeneko emaitza jarriz. Bathco-k 5 puntu gehitzen ditu eta Babyauto Zarautz-ek onartzen du talde lehiakidearen nagusitasuna, jokalari atzerritar ugari dituen taldeak, guztira 17, irrikatutako igoerako play-off- etara hurbiltzea lortu dute.

Hurrengo jardunaldia berriz, etxetik kanpo egokitzen da, Ourensen, eta porrotak gorabehera, sailkapeneko hirugarren plaza mantentzea izango da erronka.

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide