Jardunaldi anitza

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz Rugby Taldea 2018ko abe. 2a, 00:00

Azpi 16ko mutilek Iruñeko hotza gainditu behar izan zuten, La Unica-ren kategoriako bereko taldearen kontra jolasteko; goizeko 10:00etan hasi zen partidan bertako taldea jaun eta jabe bihurtu zen partiduaren hasieran. Eta lehen 12 minutuetan jada nabarmendu ziren 14-7ko markagailuarekin. Partiduaren amaieran, jokoaren fase desberdinetan bi eskuadren nagusitasunetik pasa ondoren, 33-14ko emaitzarekin amaitu zen.

Azpi 18koek harrotasunez bete zituzten zale Beltzak, bere talde  ahaltsuarekin Gernikarrei bere zelaian 7-31 irabaziz. Nahiz eta 4 minutuan, jokoaren lehen konpasetan Beltzek markagailua entsegu batekin inauguratzea lortu zuten, jokoko lehiakideen antolamendu onaren eraginez, ez zen gehiago mugitu 29. minutu arte, Gernikarrek eraldatutako entsegu batekin 7-5 aurretik jarri ziren. Horrek hegalak eman zizkien gureei jokoaren erritmoa markatzeko eta inposatzeko amaierako garaipena arte.

Anoetako zelaian, Babyauto Senior B taldeak, Berabera zuen lehiakide Euskal Ligan. Bi taldeak jarrera eta joko handiarekin, harmailetaraino hurbildu ziren zaleen gozamenerako eta partida ona ikusi ahal izan zuten nahiz eta zelaiaren egoera kaxkarrak jokoa asko baldintzatu zuen. 26-5 izan zen azkeneko emaitza eta talde zarauztarraren jarrera ona nabarmendu behar da,  galtzen joan arren, 76 minutuan ohorezko entsegua lortu zutelako talde guztiaren kalitate handia erakutsiz.

Datorren astean lehiaketak nazio-ligan hasten dira berriz, eta Babyauto Zarautz RT-k Vigo taldea hartzen du Astiko zelaian.

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide