Babyauto Zarautz emozioz beteriko liga hasiera

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz Rugby Taldea 2017ko ira. 20a, 00:00

Pasa den igandean, hilaren 17an, Oviedoko El Naranco errugbi zelaian hasi zen 2017-18 denboraldiko Ohorezko B mailako liga talde zarauztarrarentzat. Phill Huxford eta Facundo Orivek entrenatutako taldeak goiz jaiki behar izan zuen, partida 12:30ean izanik bidaia luzea zuen eta.

Partida jokoan kontzentraturik zegoen Oviedo batek hasi zuen, zarauztarren aukerak gutxitzen zituela. Horrela 5. minutuan, azkar jokatutako zigor golpe batekin, defentsa lokartuta aurkiturik lehen entsegua eta bihurketa lortu zituen talde Asturiarrak. 3 minutu beranduago beste zigor golpetik bihurtutako ostikada bat eta 18. minutuan, entsegu eta bihurketa berri batekin markagailuan aldentzea lortu zuen Oviedoko taldeak. Babyauto Zarautz ezezagun bat sufritzen ikusten zen, asturiarren jokoa nola gelditu jakin gabe; taldeak esnatu beharra zuen, erreakzionatu eta martxan jarri. Baita lortu ere! Pixkanaka metroak irabazten hasi ziren, aurkariaren zelaian jokatuaz, maul indartsu baten bultzadaz metro askoz gailenduaz, baina hala ere zortea ez zuten lagun Zarauztarrek. Dena eman beharra zegoen partiduari buelta eman ahal izateko.

Atsedenaldirako minutu bat besterik falta ez zenean, Oviedoko jokalari bat txartel horiaz 10 minuturako kanporatua izan zen eta aurrelari Zarauztarrek aurrea hartu zieten Oviedokoei, Facundo Orivek denboraldiko lehen entsegua lortu zuen eta 17-5eko markagailuarekin joan ziren atsedenaldira.

Entrenatzeileen hitzetan, partidaren bila joateko momentua zen. Esan eta egin! Jokoa guztiz aldatu zen. Bigarren denboran dordokaren taldea partiduaren bila irten zen eta berehala ikusi zen nola gailentzen ziren aurrelariak; hiru laurdenen jokoa oso bertikala zen eta asko nabaritzen zen joku irekian eta 48. Minutuan Facundo Oriberen bigarren entsegua etorri zen. Markagailuko 17-10ak arnas pixka bat eman zien Beltzei eta Oviedora joandako dozena bat zaleak jokoaz eta taldeak izandako aldaketaz disfrutatzen hasi ziren.

Babyauto Zarautz taldea guztiz esnatu zen eta Xanti Irazustak entsegu berri bat lortu zuen, Haritz Figuerasek bihurtuz eta markagailuan 17na berdinduaz. 61. minutua etorri zen Joseba Galarragaren txanda entsegu berri bat lortuaz 17-29a jarriaz markagailuan eta bi minutu beranduago Xanti Irazustaren bigarren entsegua eta Cristian Zapateriaren bihurketa etorri ziren. Amaieran 17-36 markagailuan, pozik lortutako 5 punturekin eta Ohorezko B mailan debutatutako jokalari berriekin: Jose Larrañaga gaztea joko zabaltzaile; Haritz eta Jazint Figueras La Unika talde Iruindarretik etorri berriak; eta Matias Bottarini jokalari Argentinarra. Etxeko lehen partida hurrengo Igandean izango da 12:00etan A Coruñako CRAT taldearen aurka.

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide