Zumba 2016

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz Rugby Taldea 2016ko uzt. 11a, 00:00

Errugbian koordinazioa, jokoaren erritmoa, laguntasuna eta dibertsioa jokoaren gako nagusiak dira. Baita Zumban ere! Horregatik aurten ere, Zarautz Rugby Taldeak BULTZA ZUMBA ekimena aurkezten dizu. Nork esan du errugbira jokatzen dugunok ez dakigula dantzan? Etorri gurekin, eta ikusiko duzu zein ongi mugitzen garen. Lorena Garciaren (ZIN) eskuetan jarriko gara 3. urtez, eta baita beste goi mailako instruktoreenetan ere. Zita Azaroaren 20an izango da, Munoa plazan. Eta aurreko urteko arrakasta ikusita, lehenik haurren klasea eskainiko da eta ondoren helduentzako Zumba maratoia. Txartelak dagoeneko eskuragai daude, eta aldez aurre erosita deskontu ezin hobe batez ere aprobetxatu ahal izango duzu. Egunean bertan 18€, aldez aurretik izena eman ezkero 15€. Haurrak 3€. Partaide bakoitzak gainera ordu luzetan dantzan egin ahal izateko jaki eta edariak barne izango ditu. Hasi aldaka horiek berotzen, badator eta BULTZA ZUMBA 3!

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide