Zarautz Kirol Elkarteko errugbi sailarekin sinatutako akordioa 3 urterako luzatu du Emuge Franken konpainia alemaniarrak. Hari teknologiarako erraminta zehatzen fabrikazio liderra da konpainia alemaniarra, baita kalibre eta finkatze lan eta fresatze teknologietan ere. 90 urte baina gehiago dituen enpresa 49 herrialde ezberdinetan dago hedatua, eta gaur egun 1.500 langile baina gehiago ditu mundu zabalean. Berrikuntza, kalitate goreneko produktuak eta mozketa erramintetan aukera zabalena eskaintzen duen enpresa da Emuge-Franken.
Akordio honi esker, iraganean hasitako proiektuari, egonkortasuna emango zaio etorkizunari begira errugbia indartzen joateko.