Azken minutuan

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz Rugby Taldea 2016ko ira. 26a, 00:00

300 zaleturen aurrean egin zuen, Astiko zelaia, debuta Zarautz Rugby Taldeak. Eta errugbiaz gozatzera gerturatu zirenak ez zituen hotz utzi. Hasierako minutuetan baloia ez zen erdiko marratik asko mugitu baina Corey Simpsonen ostikada bati esker, etxekoek 3 puntu irabazi zituzten, markagailuan aurretik jarriz. Momentu horretan etxekoen indarra nabaria zen, baina 20 mintu beranduago Asturiasko mutilek neurketa berdintzea lortu zuten makil artera bidalitako baloi bati esker. Oviedoko mutilek ederki presionatu zuten, eta zarauztarren defentsa lerroan sartu ziren bete betean. Honek zigor kolpeak ekarri zituen, eta hau aprobetxatu zuten beste ostikada bati esker 3 puntu gehitzeko markagailura, hau irauliz eta 3-6ko emaitza ezarriz. Atsedenaldia iritsi zen orduan. 10 minutu horietan Phil Huxford eta Facundo Orive entrenatzaileek jokalariak motibatzea lortu zuten. Hau nabaria izan zen, bigarren zatia eta minutu gutxira heldu baitzen partidako lehen jokaldi indartsua. Jon Larrañagaren eskutik etorri zen. Pilierra entsegu marra gogotsu pasa baitzuen. Bigarren entsegua Mikel Aceitonek egin zuen, eta ondoren Corey Simpsonek transformazioa bereganatu zuen. Partida amaitzeko 30 minutu geratzen zirenean 15 eta 6ko markagailua zegoen Astin etxekoen alde. Hala ere asturiarrek ez zuten amore eman, eta makilen artera jaurtitako bali bati esker eta ondoren egindako entseguaren ondoren 15-14koa ezarri zuten. Babyauto Zarautz Rugby Taldeko mutilek ez zuten etxeko lehen partida galdu nahi, eta energiaz beteta ekin zioten berriro ere. Mikel Aceitonen bigarren entsegua horrela etorri zen. 20 eta 14koa!!! Baina partida amaitzear zela eta 2 minutu eskasetan Oviedoko urdinek entsegu eta transformazio baka bereganatu zuen. 20 eta 21 markagailuan. Orduan heldu zen sentimendu beltza duten guztiek espero zutena: Asturiarrek zigor kolpea gauzatu zuten, Corey Simpsonek hau aprobetxatu eta…. Balia makilen artera bidaltzearekin batera eman zuen amaitutzat epaileak jardunaldia. 23 eta 21 zarauztarren alde.

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide