Defentsaren garaipena

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz Rugby Taldea 2016ko ira. 21a, 00:00

Babyauto Zarautz Rugby taldeak ez du liga nahi bezala hasi. Ezin izan baitzen Plentziatik garaipenik ekarri. Nahiz eta 22ko marraren inguruan presioa egin, Uribealdeak defentsa gogorra erakutsi zuen. Puntuak pixkanaka igo ziren markagailura. 5. Minutuan etxekoek makilen artera bidalitako baloi batekin 3 eta 0ekoa jarri zuten. Jokoa berdindua zegoen, zarauztarrek presionatzen jarraitzen zuten, eta 3 aldiz ere entsegu marrara iritsi ziren, baina epaileak ez zuen inongo momentuan entsegurik adierazi. Orduan, Corey Sipsonek baloia transformatzeko aukeraren alde egin zuen, berdinketa lortuz. Baina minutu gutxi batzuk beranduago etxeko taldeak erasora jo zuen 7 puntu berri markagailura igoz. 10 eta 3koa Plentzian. Uribealdeako mutilek gogor eutsi zioten defentsari, eta honek ez zion errez jarri Phil Huxforden taldeari. Coreyk beste bali bat makilen artean uztea lortu zuen, 10 eta 6koa markagailua ezarriz eta partidari emozioa emanez. Hala ere 68. Minutuan etxekoek entsegu berri bat lortu zuten eta bi aurkarien arteko diferentzia nabarmen handitu zen orduan. 17 eta 6koa bizkaitarren alde. Hala ere BELTZAK ez ziren atzean geratu, eta entrenatzailearen eta Sipsonen laguntzaz lehen entsegua egiteko gai izan ziren. Baita transformazioaren 2 puntuak gehitzeko ere. 17 eta 13, partidari 6 minutu eskas geratzen zintzaizkionean. Zarauztarrek erasoari ekin zioten berriro, baina etxekoek, beste behin, eutsi egin zieten beltzei, eta markagailua bere horretan geratu zen, epailean partidari amaiera eman zionean.

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide