Argiak, Kamera eta…. Aurrera! Babyauto Zarautz Rugby, lehen toma!

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz Rugby Taldea 2016ko ira. 14a, 00:00

Eskenatokia prest dago, Prentziako Ardanzas zelaia. Gure zuzendariak, Phil Huxford eta Facundo Orive, taldeari azken ukituak ematen dabiltza estreinaldi handirako. Larunbatean izango da arratsaldeko 17:00etan. Aktoreak, euren onena emateko gogotsu, Babyauto Zarautz Rugby Taldeko mutilak. Aurkaria, aurten ere maila bikaina emango duen Uribealdea Rugby Taldea. Gogotsu eta gogor aritzen dena. Ez da bigarren mailako aktorea, beraz, ohorezko B mailari hasiera emateko partida bikaina aurre ikusten da. Garaipena eskuratu ezkero, Phil Huxford eta bere mutilentzat hasiera bikaina litzateke. Bi taldearentzat eta baita ere bere debuta egingo duen misterrarentzat. Zeelanda Berriko mutilak udatik hona landu duen jokoa erakutsi nahi baitu zelai gainean. Ligako partida honen aurretik, irailaren 3an lagunarteko bikain bat jokatu zuten gure mutilek lehen mailan aritzen den Gernika Rugby Taldearen aurka. Partida zaila eta gogorra, eta markagailuak ez du zalantzarik egiteko aukerarik uzten. Basurdeak 12 eta 38 gailendu baitziren Babyautoko dortoken aurka. Jokaldi politak izan ziren, eta horrelako partida batek eskatzen duen bezala, denek izan zituzten euren minutuak, dakiten onena erakusteko. Ligako lehen partida etxetik kanpo jokatuko da, baina Astiko zelaia prest dago 24/25eko asteburuan Oviedo jasotzeko. Hilabetea Vigora egingo den bidaiarekin amaituko dute gure mutilek, aurreko urtean haiz zapore ona utzi zuen bidaiarekin. Dena prest liga bikain honi hasiera emateko, eta ikuskizuna bermatzeko. Alfonbra gorria prest estreinaldirako!

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide