Goi mailako errugbiarekin zabalduko du gure lehen taldeak 2016-2017 denboraldia, lagunarteko garrantzitsu batekin. Larunbatean Gernikak, Astiko zelaia bisitatuko baitu. Lehen mailako talde bizkaitarrak, bitan Ohorezko B mailaren gailurrean geratu den taldearen etxea ezagutuko du. Partida bizi eta interesgarria aurre ikusten da, eta zarauztarrek gainera euren joko berria ezagutzera emateko aprobetxatuko dute norgehiagoka. Phil Huxforden gidaritzapean lehiatuko dira lehen aldiz, eta duela 2 hilabeteetatik entrenatzen ibili diren joko berritzailea erakutsiko dute. Honez gain, Astiko zelaira gerturatzen denak, berrikuntza ugari ere ikusiko ditu zelai gainean: Joan Tudela eta Corey Simpsonen debuta izango baita kamiseta beltz-gorriarekin. Emozioa bermatua dago. Zarauztarrak errugbi gosez daude, eta Zarautz Rugby Taldeak hau larunbatean bertan asetuko du. Edo hobeto esanda gose gehiagorekin utziko ditu, hau hasi besterik ez baita egin, eta aurtengo denboraldia bikaina eta borobila izango baita. Borobila baino obalatua. Eta ez ahaztu gure kantina ere zabal zabalik topatuko duzuela eztarri horiek bustitzeko eta sabel horiek betetzeko: Obrak direla eta harmailen ondora mugitu dugu gure taberna. Larunbatean (Irailak 2), arratsaldeko 17:00etan Astiko zelaian espero zaituztegu.
Bultza Beltzak!