Jakoba Ardotegia Zarautz Rugby Taldearen laguntzaile berria izango da Taldea handitu eta hobetzeko lanetan dabil errugbi taldeko zuzendaritza, eta hau dela eta lotu da akordio berri bat Jakoba Ardotegiarekin. Urtetik urtera emaitzak hobetuz doan taldea da Zarautz Rugby Taldea, eta hirugarren urtez igoera jokatzeko prest dagoena. Barren plazan kokatua dagoen taberna da Jakoba, ardo eta pintxoetan aukera handia duena. Hauen artean txangurro eta ganben pintxoa gailentzen da. 2015eko apiriletik irekita dagoen negozioa, eta Jakoba Peña buru duena, gaurtik aurrera errugbi taldearen laguntzaile berria dena.