Plentziako Uribealdea R.K.E izango da Babyauto Zarautz Rugby Taldearen lehen aurkaria 2016-2017ko Ohorezko B mailako lehen partidan. Hala erabaki da uztailaren 27an egin den zozketan. Lehen norgehiagoka irailaren 17an izango Ardanzako zelaian. Lehen jardunaldi honetan talde zarauztarrak azken hilabeteetan izan dituen aldaketak ikusi ahal izango dira, eta Phil Huxford entrenatzaile berriak debuta egingo du egun horretan. Lehen partida horretan, Corey Simpson, joko zabaltzaile berria ere ikusi ahal izango dute zaletuek. Gainera lehen egun horretarako Babyautokoek azken denboraldian min hartuta egon diren hainbat jokalari errekuperatu ahal izango ditu. Norgehiagoka ikusgarria aurre ikusten da. Zarauztarrek helburuak garbi dituzte, nahiz eta aurten zailtasunak izan instalazio berrien obrak direla eta. Aurreko urtean egindako lana hobetzea, eta igoera fasean lehen arerioa ere gainditzea, aurten betebeharreko lanak.