Beste bat

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz Rugby Taldea 2016ko api. 4a, 00:00

Zarauztarrak edozertarako gai dira, eta hau Vigon erakutsi zuten beste behin markagailuari vuelta eman eta gero.Blusens Vigoko Falemaka Tatafu jokalariak egindako hiru entseguri aurre egiteko gai izan ziren partidaren amaieran. Ez da ahaztu behar atsedenaldira 21-12ko partzialarekin Joan zirela Babyauto Zarautz Rugby Taldeko mutilak. Phil Huxforden eskutik irits ziren zarauztarren lehen bi entseguak, 3.minutuan eta 20.goan ere. Lucas Panichellik transformazio bana igo zituen markagailura. Iñigo Lasak 46. Minutuan gehitu zituen beste 5 puntu, eta Panichellik bere esker oinarekin beste 2 puntu lortu zituen. 21-19 momentu horretan Vigoko zelaian. Etxekoak partida guztian zehar oso motibatuta egon ziren, eta ez zen gutxiagorako ere, liderra hartzen baitzuten Galizan. Babyauto mutilak ez ziren gutxiago izan eta barruan daukatena erakusteko gai izan ziren. Panichellik, beste behin, bere esker oinak egin dezakeena erakutsi zuen, zigor kolpe batetik makilen artera baloia jaurtiz. Horrela irauli zen markagailua zarauztarren alde , 21-22. Baina partida ez zen hor amaitu Eta Josu Galarraga kapitainak, errugbiaz dakien guztia erakutsi zuen 5 puntu gehiago eskuratzeko. As Lagoas zelaian lortutako puntuei esker Zarautzek bigarrenarenarekiko duen distantzia handitu du. 14 puntukoa baita eta hirugarrenarekiko 37koa.

Errugbi eskola

10 urtetik azpikoek, eskola jardunaldia izan zuen aurreko larunbatean. Ziburun izan ziren  beste 24 talderekin batera, eta bertan egindako txapelketatik 4. Postuarekin itzuli ziren etxera. Eskolaren kalitatea gero eta ageriagoan geratzen da. Harro baina harroago sentiarazten gaituzte taldeko harri bitxi txikiek. 16 eta 18 urtez azpikoek aldiz ezin izan zuten asteburua borobildu, Durangoren aurkakoan ezin baitzuten irabazi.

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide