Errugbiaz beteriko arratsaldea bizi izan genuen larunbatean Asti zelaian. 16 urte eta 18urtetik azpikoak Bera Beraren auka lehiatu ziren, 14 urtetik azpikoak aldiz La Unicaren aurka. 3 norgehiagokak galdu egin ziren, baina hori bai, aipatu egin behar da zaharrenek egindako partida. Ez zuten amore eman inongo momentuan. 16 urtetik azpikoek aurrez aurre izan zuten arerioa euren neurrikoa izan zen eta 0-eko berdinketarekin iritsi ziren atsedenaldira. Hori bai amaierarako 5-10eko emaitza eraman zuten donostiarrek. Gaztetxoenen partida iruindarren abiadak markatu zuen, 26-17ko emaitza amaieran.
Senior taldeak txapelketaren 7. Partida jokatu zuten Valladoliden El Salvadorren aurka. 10-45eko emaitza positiboa lortu zuten, eta gaur gaurkoz 28 partida dira bat bera ere galdu gabe. 45 zigor kolpe zenbatu ziren eta ez zen ikuskizun gehiegirik egon zelaian. Aurrelarien lehian oinarritu zen partida osoa. 33 puntu dituzte oraintxe sailkapenean Babyauto Zarautz Rugby Taldekoak, eta lehenak dira Burgoseko Aparejadoreen aurretik. 31 puntu dituzte hauek eta 24 hirugarrenak, Donostiako Bera Berak. Datu aipagarri bezala, Unai Elustondo gaztearen debuta aipatu daiteke. Partidaren 2. Zatian irten zen zelaira, eta kategoria honetan bere lehen urratsak eman zituen.