Larunbat honetan Babyauto Zarautz Rugby taldeko mutilek VRAC Quesos Entrepinaresen zelaia bisitatu zuten, bertatik garaipena eta eraso bonusa ateratzeko intentzioz. Gogoratu behar da puntu gehigarri hau dela Aparejadores de Burgos taldeari sailkapeneko lehen postua ematen diona. Partidako lehen 20 minutuak oso gogorrak izan ziren, eta ez etxekoak ezta ere bisitariek ez zuten entsegurik egiterik lortu. Zarauztarrak nagusi ziren zelaian, baina markagailuan ez zuten hori irudikatzerik lortu lehen minutu horietan. Hala ere Josu Galarraga, Lucas Panichelli eta Phil Huxforden eskutik entsegu bana etorri ziren. Eta Panichelliri esker baita transformazio guztiak ere. Etxekoen zigor entsegu bat besterik ez zuten bereganatu. Partidaren amaieran 5-26ko emaiotza Babyautoko mutilentzat, urrezko garaipena Gaztelan lortutakoa. Valladokideko lurretan eskuratutako eraso bonusa inoiz baina garrantzitsuagoa izan da gainera, batez ere, bigarren sailkatuak, Uribealdearen aurka galdu zuelako, eta honek zarauztarrei arnasa eskaintzen die aurrera begira. Mungia eta Plentziako mutilek Zarautz bisitatuko dute gainera datorren asteburuan. Babyauto Zarautz Rugby Taldeko beste taldeek emaitza ezberdinak eskuratu zituzten. 14 urtez azpikoak Ordizia A talde liderra gainditu zuten Astin. Senior B taldeak aldiz Lasarten jokatutako partidan ezin izan zuten Gernika B mendean hartu. Asteburu interesgarria, eta datorrena oraindik ere interesgarriagoa. Bultza Beltzak!!!!