Zelaitik paseoa

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz Rugby Taldea 2016ko ots. 20a, 00:00

Markagailuari erreparatu ezkero hori da Babyauto Zarautz Rugby Taldeko kideek El Salvador B-ren aurka egin zutena. Lehen mailan bigarren doanaren behe taldearen aurka. Baina gure mutilek errugbira lehen minututik jokatu zuten. 3. minutuan Lucas Panichellik lehen entsegua lortu zuen, bizkor hasitako jokaldi baten bitartez. Jokaldian Cristian Zapateria, Mikel Aceiton eta Joseba Galarragaren laguntza izan zuen argentinarrak. Mikel Aceitonek 2 entsegu ere lortu zituen norgehiagokan, Xanti Irazustak bezain beste. Phil Huxfordek aldiz, 3 entsegu igo zituen markagailura. Panichelliren ezker oinak 8 transformazio bereganatu zituen.  Valladolideko mutilek gogor borrokatu arren ez zuten partida aurrera atera, baina aitortu beharra dago, ez zutela amore eman 80 minutuetan. Astin lortutako puntuekin, Zarauztarrak igoera fasera sailkatuak geratu dira, eta orain lehen postua eskuztatzean egongo da gakoa.

Asteburuan jokatutako jardunaldian senororren B taldeak ere garaipena lortu zuen Lasarten Zaisa-Irun taldearen aurkako partidan. Azpimarratu beharra dago puntu horiei esker gure bigarren taldea ere igoerari begira jarri dela. 42-7ko markagailua lortu zuten Euskal Ligako partidan.

Sub 14 taldekoek ere Lasarten jokatu zuten La Rioja taldearen aurka, eta hauek ere etxera garaipena ekarri zuten 40-24ko markagailuarekin. Errugbi eskolaren garrantzi eta ahalmena agerian geratu zen beste behin.

16 urtez azpikoek ere beste garaipen bat lortu zuten gure taldeen emaitzak borobiltzeko. 50-17 Gaztediren aurka.

Gure talde denez harro egoteko jardunaldia otsaileko hau.

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide