Zarautz Kirol Elkarteak eta Rural Kutxak lankidetza hitzarmena sinatu dute 2025-26 denboraldirako

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz Kirol Elkartea 2025eko abenduaren 7a

Zarautz Kirol Elkartearen eta Rural Kutxaren arteko lankidetza. (ZKE)

Akordio honek beste pauso bat suposatzen du ZKEren estrategian. Tokiko kirola indartzeaz gain, klubeko komunitateari abantaila bereziak eskainiko dizkio.

Zarautz Kirol Elkarteak (ZKE) eta Rural Kutxak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute denboraldi honetarako, tokiko kirola indartzeko eta klubeko komunitateari abantaila bereziak eskaintzeko helburuarekin.

Hitzarmen honi esker, Zarautz Kirol Elkartearekin lotura duten jokalari, bazkide eta familiek baldintza bereziak eskuratu ahal izango dituzte Rural Kutxan kontu bat irekitzean, entitateak eskualdean bultzatzen duen kirolaren aldeko programaren barruan.

“ZKErentzat funtsezkoa da gure balioak eta komunitate ikuspegia partekatzen dituzten erakundeekin lankidetza egitea. Rural Kutxa aliatu naturala da Zarauzko kirola sendotzen jarraitzeko”, adierazi du Julen Aizpitarte klubeko koordinatzaileak. 

Rural Kutxa ordezkariek, bestalde, udalerriko  gazteen artean jarduera fisikoa, balioetan hezkuntza eta bizimodu osasungarria sustatzen dituzten proiektuen aldeko apustua azpimarratu dute.

Akordio honek beste pauso bat suposatzen du ZKEren estrategian, aliantza sendoak eraikitzeko eta Zarauzko kirol komunitate osoari onura zuzena eskaintzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide