Nafarroako estropada gogorra
Enbatako mutilak asteburuan bi estropadetan lehiatu dira. Larunbat arratsaldean X. Donostiarra Kaiarriba Ikurriña ospatu da eta bertan Enbata bosgarren postuan sailkatu da. Donostiarra irabazlea indartsu jardun da etxeko estropadan, 45 segundora zarauztarrengandik. Getaria eta Lekeitio ere oso azkarrak izan dira, eta Santurtziko trainerua Enbata baina segundo eskas azkarragoa izan da.
Igande goizean berriz I. Aritzaleku Kanpineko Ikurriña ospatu da, Leraten, Nafarroan. Bertan zarauztarrei sufritzea tokatu zaie eta aurtengo Ligako postu kaxkarrena, 9. Postua eskuratu dute. Estropadaren lehen erdian maila ona eraman dute, Lekittarraren pare, eta Arkote eta Pedreñaren aurretik nabarmen. Estropada erditik aurrera, ordea, 3 ontzi hauek azkarragoak izan dira, baita Ligako aurkari zuzen Deustu, eta atzetik gelditu ohi den Zumaia.
Igandeko emaitza kaskarra gorabehera, orain arte eskuratu puntu kopurua dela eta, sailkapen orokorrean 6. Postuan jarraitzen du Enbatak, bigarren txandan indartsu.
Igor Gurutxarri arraunlariaren balorazioa
Honako balorazioa egiten du Igor Gurutxarri (1993, Zarautz) arraunlariak:
“Larunbatean itsaso zakarra, haizea eta olatuak topatu genituen. Guretzako egoera aproposa. Irteera oso on baten ondoren Deusturekin borroka handia eduki dugu baina arraunketa sendoa eta olatuak hartuz, atzean utzi ditugu, Pedreñarekin batera. Emaitza on hau dela eta Zumaia eta Deustu aurreratu genituen sailkapen orokorrean eta ohorezko txandan sartu ginen. Ioritz Zubillaga jubenilla ere tostartean izan da eta hori ere pozgarria izan da guretzat.
Gaur Nafarroan, Allozen izan dugu estropada eta oso ezberdina izan da. Niretzako berezia hasiera batean, Lizarragakoa bainaiz, alboko herri batekoa. Kaleetan alde beldurgarria egon da eta sentsazioekin eta egindako lanarekin pozik gelditu garen arren, ohorezko txandako postua galdu eta 6. Kokatu gara berriz ere sailkapen orokorrean.
Dena den, hurrengo asteazkenean Gipuzkoako txapelketa dugu, eta asteburuan Orion erlojupekoa, eta oso gogotsu gaude. Orain arteko arraunkera eta lan finarekin jarraitu eta ziur emaitza gaude onak eskuratzen, gerra ematen, jarraituko dugula.”
Hurrengo estropadak
Igor Gurutxarrik esan bezala, asteazkenean Getarian Gipuzkoako traineru txapelketa ospatuko da, eta larunbat arratsaldean, Orion erlojupekoa. Animatu arraunlari zarauztarrak animatzera!
Zarautz, 2017ko uztailaren 9an