Zumaiako XXXII Ikurriñan Enbata laugarren
Enbatako mutilak gaur Zumaiako XXXII Ikurriñan lehiatu da. Itsasoan izan ohi da estropada hau, baina espigoiko obren ondorioz, ibaiaren baitan erlojupekoa izan da estropada. Zarauztarrentzako estropada eremu aproposa izan da beti, eta gaurko egunen ere ala izan da, laugarren postua lortu baitute. Irabazle Donostiarra izan da, Ligako oilarra dela frogatu duena, 19:11ko denborarekin. Hurrengo azkarrenak Santurtzi, Deustu eta Zarautz izan dira, denak 15 segundoren bueltan, oso tarte txikian beraz.
Sailkapen orokorrari dagokionez, laugarren postu honek puntu asko ekarri dizkio Enbatari, eta bere 6. Postua finkatu du. Nabarmentzekoa da, Lekittarra, Zumaia, Deusto eta Zarautz taldeak 2 punturen baitan daudela, estropada baten emaitzaren gorabehera.
Tripulazioa eta hurrengo estropadak
Estropada honetako tripulazioa Aitor Urkola patroiak, Imanol Toledo eta Aitor Jauregi “Naxi”, Edgar Tamellini eta Imanol Tubia, Xabier Ormazabal eta Igor Gurutxarri, Gorka Imaz eta Iñaki Agues, Imanol Eizagirre eta Unai Agirre, Eneko Esteibar eta Oinatz Arretxe, eta proel Beñat Eizagirre arraunlariek osatu dute.
KAE 1 Ligako hurrengo hitzordua uztailak 8 larunbatean Donostian, arratsaldeko 17:00etan izango da. Eta uztailak 9 igandean Aritzaleku Kanpinaren I Ikurriña ospatuko da Leraten, Nafarroan, goizeko 12:00etan.