Ekainak 2 larunbatean TKE eta KAEko traineruak Mutrikuko XVIII Bandera traineru estropadan lehiatu dira eta Enbataren emaitza kontutan hartzekoa izan da. Sailkapen orokorrean 4. Sailkatu da, Orio B-tik irabazletik 5 segundora. Kaiarriba eta Itsasoko Amak ere oso gertu amaitu dute, 3 ontziak segundo baten bueltan ibili baitira. Txanda berdinean izan ditu Zumaia eta Arkote, KAE ligako aurkari zuzenak, eta aurre hartu die.
Enbatako tripulazioa honakoa izan da. Aitor Urkola patroi, Danel Irasuegi, Unai Agirre, Edgar Tamellini, Imanol Eizagirre, Igor Gurutxarri, Xabier Ormazabal, Gorka Imaz, Oinatz Arretxe, Imanol Toledo, Beñat Eizagirre, Martin Rekondo, Iñaki Aguex eta Aitor Jauregi “Naxi”.
Estropadaren balorazioa Imanol Eizagirreren partetik
Hona hemen Imanol Eizagirre (1996, Zarautz) zarauztarrak egiten duen estropadaren balorazioa:
“Lehen luze on bat egin ostean lehen postuan iritsi gara lehen ziabogara, baina aurkariak gertu genituen. Bigarren luzean Oriok aurre hartu digu baina guk Zumaiarekin genuen tartea handitu. Hirugarren luzean Orio gehiago urrundu zaigu eta estropada amaieran 5 segundo atera dizkigu. Estropada amaitu ondoren eguraldiak okerrera egin du eta gure ondorengo ontziei lana zaildu zaienez, 4. Postua eskuratu gaude. Pozik gaude emaitzarekin eta hurrengo estropadetan lehiatzeko gogoz.”
Adi liga aurretiko hurrengo estropadei eta etorri Enbata animatzera.
Aupa Zarautz!