Batel ligako 5. jardunaldia Pasai Donibanen
Larunbat eguerdian Pasai Donibanen Gipuzkoako batel ligako 5. jardunaldia ospatu da. Haizetea eta denboralea dela eta portura sartzekoa zen itsasontzi baten ordutegia aldatu da, eta horregatik jubenil, emakume absolutu eta seniorrak estropada jokatu gabe gelditu dira.
Gauzak horrela, infantilek 10. postua erditsi dute. Kadeteek lan mundiala egin eta 2. batel azkarrena izan dira, Hibaikatik 5 segundura eta Ur Joko eta San Juanen aurretik. B ontziak 10. amaitu du baita ere.
Arane Portularrume arrunlariaren balorazioa eta hurrengo estropadak
Pasai Donibaneko estropadan Onintza Olaizola (1994, Zarautz), Miren Iriondo (1994, Zarautz) eta Nora Lopetegi (1995, Zarautz) entrenatzaileen arraunlariek batel bakarra atera dute. Naroa Gonzalez-Etxabarri, June Ignacio, Garazi Aramberri eta Arene Portularrume gazteek osatu dute ontzia, Ibai Etxaberen patroitzapean. Nekane Leria, Yun Maren Arruti eta Izaro Gurrutxaga izan dira ordezko taldekideak. 12. azkarrena izan da beraien batela, Hibaika irabazletik 30 segundura.
Honakoa da Arene Portularrume (2002, Zarautz) arraunlariak egiten duen balorazioa:
“Ez gara oso gustura gelditu baina ahal genuen guztia egin dugu. Alineazio honekin uretaratzen garen lehen aldia da eta nabaritu da. Estropadan teknika ona izan dugula uste dut baina ezinean genbillen eta horrek erritmoa jaitsi eta batela moteltzea eragin du. Salida eta ziaboga onak izan dira ezin buelta eman. 2. urteko promesekin lehiatzen gara eta gure taldean haur eta promesa kategoriako arraunlariak nahastuta gaudenez, helduagoen aurka lehiatzen gabiltza. Halere ligan borrokan jarraitzeko gogotsu gaude”.
Hurrengo asteburuan batelen estropadarik ez da ospatuko. Orioko XXIII traineru jaitsiera jokatuko da larunbatean eta zarauztarrek 3 ontzi aterako dituzte: jubenillen, seniorren eta beteraneon traineru bana. Animatu gure mutilen lana babestera.
Aupa Zarautz!
Zarautz, 2017ko otsailaren 5a