Getaria-Zarautz Orioko estropadan bigarren
Gipuzkoako Emakumezkoen VII Traineru Ligako 7. Jardunaldia ospatu zen iragan larunbatean, Orioko urean. San Juan eta Hibaika taldeek ez zuten parte hartu, Espainiako Traineru Txapelketan lehiatzearren. Arrazoi horregatik, 7. Jardunaldia ez puntuagarria izatea erabaki zuten arraun taldeek, baita ere hurrengo astekoa, 8.a.
Arraun Lagunak-Donostiako Berdintasunak sorpresa eman eta estropada irabazi zuen, Getaria-Zarautz eta Hernani 9 segundura eta Deustu 30era utziz, besteak beste. Lehen ziabogara 2 segundu aurretik iritsi ziren, 2. Ziabogara 8 aurretik, eta azken luzean segundu batean areagotu zuten diferentzia.
Izaro Lestayo (Getaria, 1998) Getaria-Zarauzko patroiak honakoa dio:
“Gure helburuetako bat Euskotren ligan sartzea zenez, helburu hori lortzeko gogor entrenatzen ibili gara eta nekez eraman ditugu aste honetako entrenamentuak. Gaurko emaitza ez da izan gure gustokoa, baina normala ere bada, zeren eta teknika gehiago dugu indarra baino. Horregatik, itsasoan ibaian baina hobeto ibiltzen den taldea gara. Zumaian beste aukera bat dugu bandera lortzeko eta esperantza dugu, itsasoan ondo ibiliko garelakoan gaude, etxean bezala”.
Getaria-Zarauzko trainerua Izaro Lestayo patroiak, Saray Caamaño eta Aizpea Peña, Amaia Galdos eta Elena Urresti, Alaine Bereziartua eta Nagore Arruti, Izar Azkue eta Nerea Badiola, Intza Fernandez eta Oihane Mujika, Jone Urbieta eta Leire Lestayo, eta azkenik Irati Azpeitiak osatu zuten.
Enbatak sailkapenean aurrera eta hurrengo estropadak
Enbatak sailkapen orokorrean Santurtziri aurre hartu dio, larunbateko Orioko estropadan 8. Postua erdietsi ondoren. Orio, Santurtzi, Sanpedro eta Castro atzetik utzi zituen Enbatak, eta txandako lidergoa finkatzearekin batera, 2. Txandara begira jarri da eta jaitsieraren mamua uxatu du.
Hurrengo nesken estropada Gipuzkoako Emakumezkoen VII Traineru Ligako 8. Jardunaldia izango da uztailak 23 larunbata Zumaian. KAEri dagokionez, uztailak 23 larunbatean Pedreñako estropadaren lehen jardunaldia ospatuko da, eta uztailak 24 igandean, bigarrena. Bandera bikoitza izango da beraz.
Aupa Zarautz!