Getaria-Zarautz Deustun seigarren
Gipuzkoako Emakumezkoen VII Traineru Ligako 4. Jardunaldia ospatu zen uztailak 2 larunbata Deustuko uretan. Bertan Getaria-Zarauzko neskek ohi baina emaitza kaxkarragoa lortu zuten, 6. Postuan amaitu baitzuten Donostiarratik 10 eta etxeko Deustu taldetik 2 segundura. Honela laburtzen du estropada Intza Fernandezek (1996, Lasarte):
“Salida ona eman dugu eta lehen luzea ondo joan zen arraunkera aldetik. Aste gogorra pasa dugu, ordea, eta indarra falta izan zaigu. Ziaboga ona izan zen baina bertatik ateratzea kosta zitzaigun, baita ere arraunkera luzea mantentzea bigarren luzean, berriz ere nekeagatik. Hemendik aurrera, Euskotren ligan laugarren postua mantendu nahi dugu, eta asteburuko estropadari begira gaude, aste barruan tokatzen den Gipuzkoako Txapelketan ere txukun ibili nahi dugun arren”.
Getaria-Zarauzko trainerua Izaro Lestayo patroiak, Saray Caamaño, Aizpea Peña, Amaia Galdos, Nerea Badiola, Mar Larrea, Nagore Arruti, Alaine Bereziartua, Elena Urresti, Intza Fernandez, Jone Urbieta, Irati Azpeitia, Leire Lestayo eta Leire Larrinagak osatu zuten.
Enbatak Santurtzin txanda irabazi eta zortzigarren
Enbata orain arteko dinamika hausten saiatu da eta baita lortu ere, Santurtziko XXXVII Ikurriñaren estropadan 8. Postua erdietsi ondoren. Sanpedro, Castreña, Santurtzi eta Zarautz lehiatu ziren txandan eta Enbata garaile suertatu zen, etxeko talde Santurtziri 6 segunduko tartearekin gailenduz. Hondarribia ere gainditu zuen 5 segundugatik. Irabazle suertatu zen Donostiarrak 35 segunduko aldea atera zien soilik, eta hobekuntza bat nabaritu dute.
Tripulazioa honakoek osatu zuten larunbatean, popatik hasita eta hurrenez hurren, Gaizka Garmendia patroia, Edgar Tamellini eta Unai Agirre, Iñigo Areizaga eta Imanol Tubia, Gorka Imaz eta Julen Eraso, Xabier Ormazabal eta Igor Gurutxarri, Imanol Eizagirre eta Ibai Alkorta, Imanol Toledo eta Oinatz Arretxe, eta azkenik Beñat Eizagirre proan.
Hurrengo estropadak
Hurrengo estropada Gipuzkoako Traineru Txapelketa izango da uztailak 6 asteazkena Zumaian, bai mutil eta bai neskentzat. Hurrena, nesken kasuan, Gipuzkoako Emakumezkoen VII Ligako 5. Jardunaldia izango da, uztailak 9 larunbata Orion, eta 6. Jardunaldia igandea uztailak 10 Donostian. Mutilen kasuan, Ligako hurrengo estropada uztailak 9 larunbata Donostian izango da.
Aupa Zarautz!
Zarautz, 2016ko uztailaren 4an