Alde Zaharreko tailer eta pabiloi haiek

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2026ko uztailaren 5a

Tailerrak eta pabiloiak gaur egungo Bizkaia kalean. (Xanti Iruretagoiena)

Zarautz Gukak hilero egiten duen legez, Zaharrak Berri atala eguneratu du hilabeteko lehenengo igandean, eta duela 40 urteko herriguneko irudi bat dakar oraingoan.

Bizkaia kaleak ia herri osoa zeharkatzen du gaur egun, baina ez da beti horrela izan. Horren adibide da hil honetako Zaharrak Berriko argazkia: 1984ko data. du, eta Xanti Iruretagoiena argazkilariak egindakoa da Villa Manuelatik. Ezkerraldean, Herrikobarra kaleko eraikinen atzeko fatxadak ikus daitezke, eta erdialdean, berriz, tailerrak eta pabiloiak gaur egungo Bizkaia kalean. Era berean, Salbide auzorako bide zaharra ikus daiteke, eta tailerrak atzean utzita, baratzeak. 

40 urte geroago, tailer, pabiloi eta baratze horiek ez dira existitzen, eta etxebizitzek, bi noranzkoetarako errepideak, biribilguneak eta lur azpiko pasagunea daude eremu horretan. Pasaia urbanistikoa erabat ezberdina da, eta atzera begirakoa egitarakoan, sasoi hura ezagutu zutenentzat normala da nostalgiaz oroitzea garai bateko Zarauzko hura.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide