San Frantzisko kaleak duela ehun urte bezala jarraitzen du

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2026ko apirilaren 5a

San Frantzisko kaleko argazki bertikal bat, 1920 aldean. (Zarauzko Argazki Artxiboa)

Zarautz Gukak hilero egiten duen legez, Zaharrak Berri atala eguneratu du hilabeteko lehenengo igandean, eta 1920 inguruko Alde Zaharreko irudi bat aurkeztu du oraingoa.

Zarautz helburu turistiko bat den heinean, ziur gertuko nahiz urrutiko bisitariak dabiltzala herriko kaleetan Aste Santuko opor egunak  aprobetxatzen. Eta ziur ez dituztela kaleak hutsik topatuko Zaharrak Berri ataleko irudian bezala. 1920 inguruko San Frantzisko kaleko argazki bertikal bat da, non apenas dagoen inor; Kale Nagusiko bidegurutzean bistaratzen diren bi lagun salbu.

Far West pasarte mortua edo pandemia garaiko oroitzapenak gogora ekar ditzaken arren, paisaia arkitektonikoak pizten du benetako arreta. Mende bat igaro ondoren ere, argazkilariak irudi hori atera zuen tokira joan eta norbere sakelako telefonoarekin erretratu bera aterako balu, originalaren kalko bat egingo luke.

Esan gabe doa eraikin horiek denak hor bertan jarraitzen dutela, eta egin den aldaketa nabarmenena, nola ez, errepidea asfaltatzea izan da. Eta, jakina, herriari bizitza ematen diote negozioak ere sortu dira inguruan denboraren joan-etorrian. Modu horretan, Zarauzko Alde Zaharrak eta San Fantzisko kaleak bere esentziari eusten diote.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide