1956ko santa eskea

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2026ko otsailaren 1a

Irrintzi taldea, 1956. urtean, Santa Ageda bezperako eskean. (Zarauzko Argazki Artxiboa)

Otsaileko lehen igandea da gaur, eta hilero bezala, Zaharrak Berri atala eguneratu du Zarautz Gukak. 1956. urteko argazki bat da hilabete honetarako hautatutako argazkia, Santa Ageda bezperan ateratakoa.

Usadioari jarraiki, herritar ugari kalera aterako da otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera ospatzeko helburuarekin. Baserritar jantziak soinean eta makilak eskuan, etxez etxe eta baserriz baserri ibiliko dira beste urte batez, bizilagunei koplarik onenak eskaintzen.

Denbora hegan doala esan ohi da, eta agian horixe pentsatuko dute une honetan artikuluko argazkiari begira daudenek. 70 urte beteko ditu aurten aipatu irudiak: Irrintzi taldeko kideak errepara daitezke bertan, eta Santa Ageda bezperako eskera irtetear daude.

Trikiti eta eskusoinurik ez zitzaien falta orduan ere, eta hotza ez zen aitzaki, inondik inora ere. Zelaiari arretaz erreparatuz gero, elurtuta dagoela ikus daiteke; hala eta guztiz ere, ia hogei laguneko taldea osatu zuten kalerik kale abesten ibiltzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide