Zuhaitza Narroseko atarira erori zenekoa

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2025eko abenduaren 7a

Gizon bat errotik eroritako Narroseko zuhaitzaren ondoan. (Kutxateka)

Hileko lehen igandearekin batera, Zarautz Gukak Zaharrak Berri atala eguneratu du, eta 40ko hamarkada hasieran Narros jauregira eroritako zuhaitzaren irudiak dakartza.

Narros jauregia herriaren sarreran –edo irteeran, baldin eta zer begiekin ikiusten den– kokatuta dagoen eraikin kolosakla da. Kasik monumentala, bere historia, kontakizun eta kondairekin. Bere itxitura harresituko ateak urtean behin zabaltzen dizkio herriari, eta hori Schola Cantorunek lorategian ontzen duen Gabonetako Jaiotza bisitatzeko izaten da.

Baina beti txukun zainduta egoten den baso itxurako lorategiak izan ditu bere ezbeharrak. Esaterako, 1941ean izandako ekaitzaren ondorioz, eremu barruko zuhaitz handienetako bat errotik erori zen jauregi gainera, kalteak eraginez fatxadan. Kutxatekako argazki bilduma digitalean gertakari haren hainbat argazki topatu daitezke.

1941ean, zuhaitz bat Narrosko fatxada gainera erorita. (Kutxateka)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide