Marmitako lehiaketa hormigoizko kioskoaren bueltan

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri

Zarauzko Musika Plaza, 1977an, hormigoizko kioskoarekin. (Zarauzko Argazki Artxiboa)

Azaroko lehen igandearekin batera, Zarautz Gukak Zaharrak Berri atala eguneratu du, eta garai bateko Musika Plazan eta hormigoizko kioskoan egin du azpimarra hilabete honetan.

Zarauzko Musika Plaza herritarren elkargune eta makina bat ekitaldiren topagune izan da urtez urte, eta badirudi beti itxura bera izan duela. Denboraren iraganak ez duela eraginik izan beregana, alegia. Egitura aldetik, agian, ez gehiegi; antzeko etxebizitzek bertan jarraitzen dutelako ehun urte baino gehiagotik. Kioskoari dagokionez, ordea, joan-etorri bat egon dela antzeman daiteke: hasiera-hasieran zegoenaren antzekoa.

Bitarte horretan, 50eko hamarkadiak 80eko erdialdera arte gutxi gorabehera, hormigozko kiosko batek okupatu zuen Musika Plazako epizentroa. Hil honetako Zaharrak Berri atalaerako aukeratutako argazkia 1977koa da Foto Gar-ek aterakoa, eta bertan, garaiko kioskoaren bueltan marmitako lehiaketa egiten ari direla ikus daiteke, hesiaren bestaldean herritar ugari begira ari dela.

Kuriosoa egiten da, artean, Kale Nagusia eta Orape kaleak trafikoari irekiak ikustea –pare bat auto zuri baitaude–, haien alboetan ohiko espaloi adokinatu dituztela. Era berean, Bar Mondragones identifikatu daiteke argazkian, egun Arrano taberna dena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide