Maria Etxetxiki herriko emagina

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2025eko urriaren 5a

Maria Etxetxiki emagina, sasiak buru gainean eta eskuetan dituela, 1932an. (Zarauzko argazkiak 1866-1936)

Urriko lehen igandearekin batera, Zarautz Gukak Zaharrak Berri atala eguneratu du. Maria Etxetxiki emagina da hilabete honetako protagonista.

1988. urtean jaio zen Maria Eizagirre Lopetegi zarauztarra, Maria Etxetxiki izenez ezaguna. Bere senarra izan zen Iñurritza auzoko Etxetxiki baserriko Antonio Maria Leunda, eta handik zetorkion ezizena. Ez zuen ikasketarik Maria Etxetxikik, baina horrek ez zion herriko emagina izatea galarazi. Urte luzez, zarauztar askok eta askok jo zuten beregana, emakumeren batek erditu behar zuenean. Evaristo Uranga medikuaren laguntzaileetako bat ere izan zen.

Aurten, 50 urte bete dira Maria Etxetxiki zendu zenetik, eta oraindik ere berak egindako lan eskergak bizirik dirau herrian; esaterako, Etxetxiki baserria zegoen kaleak bere izena darama, baita Gipuzkoa kalean dagoen eguneko zentroak ere. Gainera, berezia da aitortza hori, herrian ez baitira asko, historian garrantzitsuak izan diren emakumeen izena daramaten leku edota eraikinak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide