Zarauzko golf zelaia 1916ko uztailaren 31n inauguratu zuten, eta ekitaldi hartan garai hartako Espainiako handizki guztiak bertaratu ziren: Alfonso XIII.a erregea, Maria Cristina erregina, Victoria Eugenia erregina, Lecerako dukeak, Victoriako dukea eta abar. Harrezkero, golfak sekulako bilakaera izan du kirol bezala, eta Zarauzko zelaia horren lekuko izan da; aldaketa zenbait izan dituen arren, toki berean jarraitzen du. Gabonen bueltan, gainera, Hickory txapelketa jokatzen dute; duela mende bat jokatzen zen arropa eta materialekin lehiatzen dira.
Hilabete honetako Zaharrak berri ataleko argazkia 1919koa da, Zarautz Real Golf Cluba sortu berria zen garaikoa. Bertan, Gonzalo Sanz-Magallo eta Salinasko Kodea ikus daitezke begira, Emilio Cayarga El Hojalata jokalari profesionala pilotari kolpea ematera doan momentuan. Zelaia txukuna egongo zen, baina ez du zerikusirik gaur egun belarrak izaten duen zaindatzarekin. Argazkiaren kalitateak ez du zehaztapena handiz bereizten uzten. Atzealdean, Talaimendi ikusten da, bastante lauso, baina era berean gizakiaren esku hartzerik gabe.