Zaharrak Berri

Pasealeku bat terrazan

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2025ko ots. 2a, 09:00

Herritarrak uda garaian malekoian, 1964an. (Zarauzko argazki artxiboa)

Zarautz Gukak hilero egiten duen legez, Zaharrak Berri atala eguneratu du hilabeteko lehenengo igandean. Malekoiak, gaurkoarekin alderatuta, guztiz itxura ezberdina zuen duela bi hamarkada. 1995. urtean hasi zituzten pasealekua erabat berritzeko obrak.

Malekoia berritu aurretik, La Perlatik Munoara arteko zatia egungoaren erdia zen; askoz ere estuagoa, alegia. Bada, Zaharrak Berri atalak horri erreparatu nahi izan dio abenduko argitalpenean.

Garai hartan itsasondoan tabernak eta terrazak zeuden, gaur egun bezala, baina ez zegoen pasealekurik. Beraz, terrazetako mahaien artetik igarotzen zen jendea oinez, eta hamarkada batzuk geroago, bizikletan nahiz patinete gainean.

1995. urtetik aurrera malekoia guztiz berritu zuten. Esaterako, Kulixka jatetxeko terraza eta Cafe de La Marina kafetegiko eraikin zaharra bota zituzten, Munoa plazari terraza bat egokitu zioten, pasealekua zabaldu zuten eta baldosa berriak jarri zituzten malekoi osoan.

Kulixka tabernako terraza eta Cafe de La Marina jatetxeko eraikina bota zuteneko irudia, 1964an. (Zarauzko argazki artxiboa)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide