Urak Zarauzko kaleak hartu zituenekoa

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri

Zenbait herritar urak hartutako Zarauzko Herrikobarra kalean, 1933ko ekainaren 17an. (Zarauzko Argazki Artxiboa)

Zarautz Gukak hilero egiten duen legez, Zaharrak Berri atala eguneratu du hilabeteko lehenengo igandean. 1933an bi denborale bortitz egon ziren Euskal Herrian, eta Zarautz herririk kolpatuena izan ez bazen ere, kalte larriak jasan zituen.

Astebete igaro da uholdeek Valentziako herriak gogor kolpatu eta kaltetu zituenetik. Mediterraneo mendebalean gertatutako hondamendi naturalik handiena izan da, eta dagoeneko 200 pertsonatik gora dira konfirmatutako hildakoak. Euskal Herrian ere eguraldi txarrak eragin du hondamendirik; horietatik aipatzekoa da 1933. urtean gertatutako bi uholdeak, bata ekainean eta bestea urrian. Bada, Zaharrak Berri atalak horri erreparatu nahi izan dio abenduko argitalpenean.

Gertakizun horietako txikizio material handienak, besteak beste, Errenterian (Gipuzkoa) eta Bilbon gertatu arren, Zarautzen ere izan zuen eragina denboraleak. Irudian, 1933ko hondamendietako baten eraginak ageri dira; bertan, hainbat herritar ikus daitezke ura belaunetaraino dutela Herrikobarra kalean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide