Atzo amaitu zen Euskal Herriko Itzulia txirrindularitza lasterketa, eta, horren aitzakian herritik pasatu zen lehenengo edizioetako bateko argazkia ekarri du Zarauzko Hitzako Zaharrak Berri atalera; izan ere, ehun urte bete ditu lasterketak aurten. Hori horrela, Zarautz eta Getaria arteko kostako errepide zaharra nolakoa zen erakusten du irudiak. Hain justu, Getariara iritsi aurreko azken tunela atzean uzti berri dute argazkian ageri diren txirrindulariek eta begi bistakoa denez, asko aldatu da inguruan.
Errepide horri lotuta esan beharra dago, halaber, azken hilabeteetan hizpidea eman duela, gorabehera ugari izan direlako bertan. Otsaileean, inauterien bueltan izandako denboraleeak zuloa eragin zuen errepidearen paraleloan doan pasealekuaren azpian eta hainbat egunez itxi egin behar izan zuten errepidea konponketa lanak egiteko. Ondoren, errei bakarra zabaldu zuten, baina jada trafikoa itzuli da normaltasunera.