Hondartzatik aldendu da Zarauzko Hitza Zaharrak Berri ataleko hirugarren argitalpenerako eta Azken Portura egin du. Astazubi plazara, zehazki. Duela hiru astetik emakumeak arropa garbitzen erakusten dituen argazki zahar bat ikus daiteke egun bertan dauden komun autogarbigarriaren horman. 1920koa da argazkia eta aipatu emakumeak Artazubi plzan artean zegoen garbitegian ari dira arropak garbitzen. Bada, Zaharrak Berri atalak garbitegi hari eskaini nahi izan dio, hain justu, abenduko argitalpena.
Gauzka horrela, Astazubi plaza garbitegi zaharra kanpotik nolakoa zen erakusten duen irudia hautatu du oraingoan. Bertan, hiru emakume ere ageri dira arropaz beteriko saskiak buruan dituztela. 1925ekoa da argazkia eta William deituriko argazkilariak atera zuen.
Garbitegiei lotuta, zehaztu behar da, era berean, Azken Portukoa hura ez zela herrian zegoen bakarra. Salbide auzoan ere bazegoen beste bat.
Zarauzko Hitzak herritarrak animatu nahi ditu etxean gordeta dituzten argazki zahar eta esanguratsu horiek hartu, eta atal honetan partekatzera. Argazkia emailez bidal daiteke–zarautz@ukt.eus– edo eskura eman daiteke – Araba kalea, 27. zenbakia–.