55 urte bete dira 'Battle of Britain' Santillanan filmatu zutenetik

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2023ko aza. 5a, 09:00

Villa Santillanaren erretratua hondartzatik hartua. (Zarauzko Argazki Artxiboa)

Zarauzko Hitzak urria hasieran jarri zuen martxan Zaharrak Berri atala argazki bidez herriko pasadizoak edota irudi deigarriak gogora ekartzeko, hilero, eta bigarrena da honakoa. Hedabideak Villa Santillana izenekoa ekarri du oraingoan.

Zarauzko Hitzak hondartzako argazki zahar batekin abiatu zuen Zaharrak Berri atala eta inguru berera jo du bigarren argitalpenean ere. Oraingoan, ordea, Villa Santillanan jarri nahi izan du arreta; izan ere, duela 55 urte grabatu zuten Battle of Britain filmeko kokaguneetako bat izan zen.

Bigarren mundu gerran girotuta, abiazio britainiarraren eta Luftwaffe naziaren arteko batailaren nondik norakoak kontatzen ditu ikus-entzunezkoak, eta, Villa Santillana tropa nazien egoitza izan zen fikzioan. Zehatzago esateko, Frantziako Calaiseko portua irudikatzeko erabili zuten, bigarren mundu gerran Ingalaterrako kostaldetik gertuen zegoena baitzen. Filma 1969ko irailean estreinatu zuten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide