patente. 1) iz. Eskubide, abantaila edo baimen bat edukitzearren, ordaindu ondoren, jasotzen den agiria.
patente. 2) iz. Zerbaitetarako baimena duzula adierazten duen agiria.
Garai batean, baimena eskatu behar zen (eta horregatik ordaindu) bizikleta, karrikotxea, gurdia, orga, karroa edo beste edozein ibilgailurekin herri barruan ibili ahal izateko. Diru hori (baimen edo patentearena) urtero ordaindu ondoren, ibilgailua baimendua zegoela agertzeko halako txaplata bat ematen zuen udalak ibilgailuaren leku nabarmenean ikusgai eramateko. Eite, tamaina eta kera desberdinekoa izaten ziren patenteak (baimena ordaindua zegoela adierazten zuen txapleta horrek). Aluminiozko xafla inprimatua (kolorezkoa, urdina, gehienetan) izan ohi zen, eta ibilgailuan, agirian jarria, eraman behar zen josita, iltzatua edo alanbrezko kable batez lotua.