haran-belar. 1) iz. Mundu guztira zabaldu den belar mota, belardi trinkoak sortzen dituena leku hezeetan, eta bide-ertzetan maiz hazi ohi dena; Paspalum generoko belarrak dira, gure artean Paspalum dilatatum espeziea, batik bat.
Haran-belarra Poaceae familiako landarea da, belarkara, lastoduna eta urteko zikloa duena (urtero loratzen dira); leku urtsuak eta hezeak maite ditu, baina ondo jasaten du lehortea (sustrai luzekoa baita) eta larrea (ondo irauten du zelai eta larreetan). Ganadu-jateko gisa preziatua, belar gaiztotzat jotzen da baratzetan. Haran-belar Zarauzko hitza da, beharbada beste izenen bat badu beste zenbait lekutan, baina ez da agertzen hiztegietan.