Arrastelu, eskuare

Erabiltzailearen aurpegia Jesus Mari Olaizola 'Txiliku' 2026ko uztailaren 29a

Arrastelua edo eskuarea deitzen zaio nekazaritzako lanabes bati; belarra (edo beste zenbait gai barreiatu) biltzeko erabiltzen da.

arrastelu. 1) iz. Eskuarea; nekazariek eta lorazainek erabiltzen duten tresna.

Zarautzen eta inguruetan eskuare deitzen zaio belarrak eta beste zenbait gai barreiatu biltzeko erabiltzen den tresnari. Tresna edo lanabes horrek izan ohi du txardango luze bat kirten lanak egiten dituena (eskuare-matxarda, eskuare-kirtena) eta hartan trabeska zurezko hortz edo ziri ugari dituen egurra (eskuare-burua). Gaur egun (lorazaintzan, batik bat) burdinazkoak edo plastikozkoak izan ohi dira buru horiek, eta gero eta gehiago arrastelu deitzeko ohitura dugu (erdarazko rastrillo / râteau hitzetatik eratorria, seguru asko. Arrasteluaren lana egiten duen tresna mekanikoari, gaztelaniazko rastrilladora delakoari, deitzen zaio arrastelagailu, eta arrasteluarekin belarra edo orbela biltzeari arrastelatu. Beste norbaiten atzetik datorrena nabarmentzeko, esaten da: arrasteluaren ondotik heldu da sardea, eta, maiz, heldu diren biak ere hala moduzkoak direla adierazteko erabiltzen da esaera. Zuzentasuna adierazteko konparazioak egiteko erabiltzen da, eskuarearen kirtena arras zuzena izaten baita: (halako hori) eskuare kirtena baino zuzenago da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide