konfit. 1) iz. Bere koipean egosi eta kontserbatu den okela, batik bat ahatearen izterrarena, ahate-konfita edo urineko ahatea deitzen dena.
Konfitatu deitzen zaio sukaldaritzan janariak luzaroago iraun dezaten erabiltzen den sukalde-teknika bati. Frutak azukretan konfitatzen dira, denbora luzez eta su eztian egosiz. Horrez gain beste zenbait gai (tipula, bakailaoa, hirugiharra, ahate-izterrak…) oliotan edo gantzetan prestatzen dira denbora luzez su eztian berotuz. Bi lan horiekin lortzen diren jakiak hainbat eratara izendatzen dira. Esaterako, frutenei konfitura deitzen zaie, tipularekin egindakoari tipula karamelatua edo tipula gozatua, hirugiharrarekin egindakoari hirugihar xigortua (txintxorta edo torrezno ere bai) eta ahate-izter konfitatuari, berriz, konfit.