Pustilla; zarakar

Erabiltzailearen aurpegia Jesus Mari Olaizola 'Txiliku'

Zauriak eta urratuak lehortzen direnean larruazalean sortzen den gainalde gogortua; baita ere zaldi- eta asto-generoko animalien gorozki biribila.

pustilla. 1) iz. Zauriak eta urratuak lehortzen direnean larruazalean sortzen den gainazal gogorra, kostra edo zarakarra.

pustilla. 2) iz. Zaldi eta astoek egindako gorotzak; askotan astapustilla edo asto-pustilla deitzen da, besterik gabe.

Ez da asko erabiltzen pustilla hitza, baina bere esanahi arruntenean zauri baten gainean egindako kostra edo zarakarra adierazten du; gaztelaniazko postilla hitzetik etorria dirudi, esanahi horrekin erabiltzen baita / baitzen medikuntzan. Horrez gain, zaldi eta asto aziendek egiten dituzten forma bereziko gorotza adierazteko ere erabiltzen da; horrela astapustilak deitzen zaie astoenei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide