aihotz. 1) iz. Nekazaritzan eta baso-lanean sastrakak eta sasiak moztu eta menderatzeko erabiltzen den tresna, zurezko makila luzea duena kirten gisa eta muturrean igitaiaren itxurako lanabes zorrotz, oker eta kakotua.
aihotz. 2) iz. Ezpata baino txikiagoa den arma, astuna eta aho bakarrekoa, arma gisa erabiltzeaz gain nekazaritzako lanetan erabil daitekeena; matxetea.
aihotz. 3) iz. Ganibet handia.
Oinarrian, aihotz deitzen zaio tresna ebakitzaile astun eta aho bakarrekoari, arma edo lanabes gisa erabil daitekeena eta eskura egokitako kirtenduna (matxetea) ala zur edo makila luzeko kirtenduna (zarrakamalda) izan. Norbaitek egoera gogor batean zer egin behar duen (indar handiz edo kartsuki ekin) adierazteko esan ohi da: 1) Sapar (sastraka, sasi) gaiztoari aihotz zorrotza. 2) Sastraka zailari aihotz zorrotza. 3) Sasi gogorrari aihotz zorrotza. 4) Sastraka gaiztoari aihotz zorrotza. Horrela, esaten da: motel! Ez hadi kokildu: sastraka zailari aihotz zorrotza!