Zarrakamalda

Erabiltzailearen aurpegia Jesus Mari Olaizola 'Txiliku' 2026ko ekainaren 18a

Zurezko kirten luzea eta aihotz kakoduna duen tresna, sastrakak eta sasiak moztu eta menderatzeko erabiltzen dena.

zarrakamalda. 1) iz. Nekazaritzan eta baso-lanean erabiltzen den tresna, zurezko makila luzea duena kirten gisa eta aihotz oker eta kakotua muturrean; sastrakak eta sasiak moztu eta menderatzeko erabiltzen da. Nafarroako hitza da, gure inguruan aihotz deitzen zaio, besterik gabe.

zarrakamalda. 1) adj. (iz.?) Pertsona luzanga, trauskila eta okerra edo konkortua.

zarrakamalda. 2) adj. Arropa zarpailarekin jantzitako pertsona, arlotea.

Aihotz hitzak hainbat esanahi ditu, baina ezagunena (gure artean) sasiak eta sastrakak mozteko tresna bat izendatzen du, eta Nafarroan zarrakamalda edo maldagantxo deitzen zaio (zitzaion) tresna horri. Tresna horrek bi osagai ditu: kirten luzea, makila edo adar luzea, eta burdinazko aihotz edo ganibet kakodun handia. Tresna horren itxura duen pertsonari ere hala deitzen zaio, zarrakamalda: luzanga, sarritan trauskila edota liraintasunik gabekoa, bizkarra okerra edo konkortua duena… Bide batez, esanahia zabalduz, gaizki jantzitako edo baldar dabilenei ere era berean deitzen zaie.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide