Azkonar

Erabiltzailearen aurpegia Jesus Mari Olaizola 'Txiliku' 2026ko apirilaren 18a

Zulo sakonetan bizi ohi den ugaztuna (Meles meles).

azkonar. iz. Burua zapala, hankak laburrak eta sendoak, muturra luzea, ilea luzea eta zuri-beltza eta belarri eta begi txikiak dituen ugaztuna (Meles meles); berak egindako zulo sakonetan bizi dena.

Azkonarrak petrala izatearen ospea du; hortik norbaiti esatea azkonarra baino petralago dela. Bestalde, azkonarraren atzaparra ona omen zen begizkoen aurka, eta kutun preziatua izan ohi zen, eta azkonarraren atzapartxoa ekartzea deitzen zaio opari on bat egiteari, batez ere ume batekin edo kariñozko hizkeran ari garela: azkonar-atzapartxoa ekarriko dizut Iruñetik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide