Salasta

Erabiltzailearen aurpegia Jesus Mari Olaizola 'Txiliku' 2026ko apirilaren 18a

Beroa, hezea eta pisutsua.

salasta. 1) adj. Eguraldiaz ari garela, giro beroa oso, batik bat hezetasun handiarekin eta jasaten zaila denean; sargori, sapa.

salasta. 1) adj. Freskoa edo hotza nahiko genukeen edari bat (ura, batik bat) guk nahi baino epelagoa dagoenean.

Hego-haizearekin-eta izan ohi diren egun bero eta hezeengatik esaten da eguraldi salasta dela, eta bero salasta deitzen zaio sargori dagoen egun horietan egiten duen eguraldiari. Ura edo beste edari bat freskoa izan ordez epeldua edo beroa dagoenean, esan ohi da: hori ur salasta! Era berean, edariren bat nahi baino epelagoa dagoenean txepela edo salasta dagoela diogu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide