Tranpaldo

Erabiltzailearen aurpegia Jesus Mari Olaizola 'Txiliku' 2026ko apirilaren 18a

Oholtza.

tranpaldo. iz. Plaza edo leku publiko batean euskarrien gainean eraikitako oholezko lurra; oholtza. Emanaldi, ikuskizun edo ekitaldi baterako prestatzen da.

Tranpailu eta tranpal hitzekin nolabaiteko lotura izango du, seguru aski, gaur egun askotan erabiltzen ez den hitz honek, ordez oholtza erabiltzeko ohitura hartu baitugu. Norbaitek gehiegizko ziurtasunarekin edo handiustez beterik hitz egiten duela adierazteko, esan ohi da: horrek tranpaldo gainetik hitz egiten dik beti.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide