opaitzur. 1) iz. Zurgintzan erabiltzen den tresna, aitzurraren antzekoa formaz eta zurean erretenak edo sakonuneak egiteko erabiltzen dena.
Opaitzur, opatxur, trabes eta zeio deitzen zaio zurgintzan erabiltzen den (zen) lanabes bati, aitzur baten itxurakoa formaz, zenbaitetan ahoa zertxobait biribildua duena eta beti ere zorrotza dena oso. Zurean erreten, zulo eta sakonuneak egiteko erabiltzen da (gaztelaniaz azuela deitzen zaio). Eskalapoiak egiteko eta oholak leuntzeko (akutxilatzeko) ere erabiltzen da (zen), horretarako langai egokitzat jotzen baitzen opaitzurra. Erriberako zurginek eta uztargileek asko estimatzen zuten lanabesa zen.