Artabero, artobero

Erabiltzailearen aurpegia Jesus Mari Olaizola 'Txiliku'

Artirinarekin egindako ogi edo opil tankerakoa, batez ere labetik atera berria edo beroa dagoena; bere burua goraipatzen duena; bere buruaz sobera harro dagoena..

artabero, artobero. 1) iz. Artirinarekin egindako ogia, batez ere labetik atera berria denean.

artabero, artobero. 2) adj. Bere burua goraipatzen duena, erronkan dabilena.

artabero, artobero. 3) adj. Bere buruaz, izaeraz edo ekintzez sobera harro agertzen dena.

Norbait erronkan dabilela, bere burua gehiegiz goraipatzen ari dela edo sobera harro agertzen dela adierazteko, esan ohi da: 1) artabero usaina eduki (zerbaitek, norbaitek…). 2) artabero usaina egon (inon) 3) artabero usaina izan (zerbaitek, norbaitek…). 4) (norbait) artabero usainduna izan. 5) arto beroaren usaina sumatu (ezeri, inori). 6) (norbait) tipo artaberoa (izan).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide